Gurekin parte hartu nahi?

2017ra begira, zer deritzozu erronka batean elkarrekin parte hartzeari?

Urtea bukatzear dagoela, balantzea egin ohi dugu, eta, urte berriari begira, hausnarketak, gogoak eta helburuak finkatu ohi ditugu. Ordea, guk erronka bat proposatu nahi dizugu. Parte hartu nahi duzu?

 

desioak

 

Garai hauetan ohikoa izaten da desiraz, ilusioz eta asmo onez betetako mezuak jasotzea. Guk, urte zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria emateko mezua osatzerakoan, asmoetatik haratago joan nahi izan dugu. Hitzetatik ekintzetara pasatu, eta helburu bat jarri diogu datorren urteari, ekintza zehatz batean oinarritutako helburua, hain zuzen ere bideragarria, parte-hartzailea eta neurgarria, gainera.

Beraz, aurten, Gabonak zoriontzeko mezu arruntaren ordez, proposamen bat bidaltzen dizugu, 2017ra begira.

Erronka bat proposatzen dizugu, zuk ere parte har dezakezulako. Gero, guztion laguntzari esker lortutakoa, herritarren eta gizarte osoaren zerbitzura jarriko dugu.

Zer deritzozu erronka batean elkarrekin parte hartzeari ?

Erronka honen oinarria Mintzatu aplikazioa da.
Mintzatu, euskaraz hitz egiten dugun tokiak identifikatu, eta horien berri emateko sarea da, eta guztiok elikatu ahal dugu: euskaraz egiten dugun toki horiek zein diren adierazi, horien berri eman, sustatu…

Une honetan, ia 1.300 leku daude etiketatuta “Mintzatu”n, mundu osoan zehar.

2017rako hauxe da gure erronka eta helburua: 5000 izatea lortzea. Egingo dugu, baietz?

Partekatuko duzu euskaraz non hitz egiten duzun? Eskuko telefonoan klik bat egitea besterik ez da, baina ekintza horrek askorako balio du: euskaraz non hitz egin dezakegun identifikatzen du, aukerak ematen dizkigu arnasguneak topatzeko, lagun berriak eta harreman berriak lotzeko, euskarari errespetua adierazteko eta espazio berriak irabazteko…

Klik soil batek ekintza handi bat piztu dezake. “Pertsona txiki askok leku txikietan gauza txikiak egiten
mundua aldatu dezakete“, zioen Eduardo Galeanok. Hori da guk egin nahi duguna, zure laguntzarekin.

Guztion ekarpenei esker, baietz datorren urte bukaerarako 5.000 leku etiketatuta egon!

Lagunduko gaituzu ?
Guztion artean lortuko dugu !

 

Eta bitartean… urte berri on!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu