Berrikuntza teknologikoak

2017an zain dugun teknologia

Zer eskatu diogu 2017ari? Teknologia aldetik berrikuntza ugari datoz, bereziki mugikorretan, konputazioan eta medikuntzari lotutako teknologian. Urtea luze joaten da eta seguru aipatuko ditugunaz gain, beste horrenbeste agertuko zaizkigula, baina, oraingoz dakizkigunen artean tendentzia izango direnak bildu ditugu.

 

Urte berriak beti dakartza gauza berriak. Teknologiaren bidean aurrera goazen mundu honetan, produktu berriak noiz kaleratuko zain egoten gara edota nobedadeen atzetik gabiltz. Datorren urtean izango diren teknologia tendentzien bilketa egin dugu. Hona hemen zerrenda:

Smartphone-ak

2017a Samsung Galaxy S8 mugikorrarena izango da, konpainia hegokorearraren terminal berriarena. Diseinu berritzailearekin eta inteligentzia artifizialaz hornitua dator.

Apple ere ez da atzean geratuko. iPhone berria aurkeztuko du bere hamargarren urteurrenarekin batera. iPhone 8 izan litekeen hau, OLED pantaila izaten lehena eta hasiera-botoirik gabekoa izango da. Horrez gain, litekeena da pantaila guztia kristalezkoa eta haririk gabeko kargatzea izatea.

Mugikorrekin jarraituz, LG G6 da esanguratsuena. Ezaugarriei dagokienez, pantailan egongo da aldaketarik handiena: 4K, OLED eta kurbatua izango du. Iritsi zaizkigun zurrumurruak baieztatzen badira, 6GBeko RAMa eta lente bikoitzekoa izango da. Martxo aldera kaleratzea aurreikusten da.

Berrikuntza hauekin aipatzekoa da SIM txartelaren desagertzeak ekarriko duen eSIM txartela.

blur-1853302_1920

Errealitate mistoa

Errealitate birtuala eta errealitate areagotua garatzen joango dira apurka-apurka, bereziki bideojoketan. Baina errealitate mistoa da etorkizunean izango duguna, eta honek, objektu digitalak inguru erreal batean integratu ahal izatea ekarriko du.

Errealitate mistoa bideojoketara egokituko da, baina, etorkizun hurbilean lan eremuan ere txertatzen saiatuko dira. Errealitate mistoaren lehen aparatua Microsoft-en HoloLens betaurrekoak dira. Jokoetan adituak direnek azaldu dutenez, objektu digitalak zehaztasun handiagoaren hautemango dira betaurreko hauen bidez eta erabiltzailea kokatuta dagoen espazioa ere hobeto eraikiko du.

augmented-reality-1853592_1920

Inteligentzia artifiziala

Inteligentzia artifizialak erabilerari dagokionez emango du pausurik nabarmenena datorren urtean. Presente egongo da auto autonomoetan, lanerako robotetan, erabilera konputazionalean eta dronetan. Hauez gain, komunikazio profesionalei ere eragingo die. Dagoeneko, Facebook, Google eta Microsoft inteligentzia artifizialarekin lanenan dabiltza.

drone-1765145_1920

5G sarea

Kaleratuko diren gailu berriek 5G sarea erabiliko dute. Horrek, elkarren artean konexio hobea izatea ekarriko du.

network

Aplikazio inteligenteak

App inteligenteak, inteligentzia artifizialaren bidetik etorriko dira. Horren adibide izango dira posta birtualetako zerbitzariak, e-commerce plataformak edota edozein momentutan zer behar duzun jakingo duen aplikazioak.
social-media-1453843_1920

 

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu