Bariku on!
Astero bezala azken egun hauetan jaso ditugun bisiten berri emateko aukera ez dugu galdu nahi, honetan Leioatik Claret Askartza ikastetxea bertaratu zaigula.
Haiekin Euskararen ingurukoak komentatzen ibili gara, bereziki Euskarak zonalde ezberdinetan dituen gaur egungo erronkak eztabaidatuz. Izan ere, Claret Askartza Ikastetxea erraldoia izanik, leku ezberdinetako ikasleek osatzen dituzte eskola honetako sei lerroak! Bizkaieraren presentzia ere aipatu dugu hezkuntzan, ikasle hauetako batzuek aukera izan baidute txikitatik Euskalkia lantzeko.
Bitxikeri mordoa ikasi, Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartu duten ikasturteko azkeneko taldeak izan eta goiz ederra pasa izan dugu elkarrekin Euskararen Etxean.
Ikastetxeekin momentuz bukatu dugu, baina gogoratu nahi dizuegu Euskararen Etxea zabalik egongo dela uda osoan zehar, Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) doako bisita gidatuekin bisitatzeko aukerarekin, astelehenetik zapatura!

Claret Askartza

Claret Askartza

Claret Askartza