Euskara ingurune digitalean

18.000 entzuketa, 10.000 deskarga, 800 harpidetza izan ditu Zuzeuren podcast zerbitzuak

ZuZeu orainkariak 10 urte bete zituen iragan apirilean, eta urteurren horren harira, hiru podcast abiatu zituen. Horietako bat, Maite Goñik zuzendutako 10 minututan izan da, zeina Azkue Fundazioak babestu duen. Podcast horrek hizkuntza eta teknologia lotu ditu, eta asteazkenero burutu da. Bada, podcast horien lehenengo denboraldiaren balorazioa egin du Zuzeuk, eta orainkariak jakinarazi duenez, 18.000 entzuketa, 10.000 deskarga, 800 harpidetza izan dituzte.

Zuzeuren arabera, “Proiektu berri orok igaro behar du lehen txanpa, eta hasierak ez dira errazak izaten. Ikasteko tenorea izan ohi da hastapenekoa, hanka sartu eta ateratzekoa, eskarmentua jasotzekoa. Nola entzun podcast bat? Horra entzule askorentzat lehen ikasgaia. Eta uda iritsi den bezala, ZuZeu Podcastek amaitu du lehen denboraldia. Apiriletik ekainera bitartean hiru saio (Barruan Gaude10 Minututan etaBipareta) eta 38 kapitulu argitaratu ditugu. Denera  1594 minutu podcast programazio, edo 26,6 ordunahiago baldin baduzu. Zure hizkuntzan istorioak sareratzen hasi gara, eta halaxe segiko dugu irailaren bigarren hamabostalditik aurrera. Bitartean, hemen duzu lehen denboraldia zenbakitan: 3 saio, 38 kapitulu. Denera 1594 minutu programazio, 26,6 ordu”.

zu_poddddd

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu