Euskal egitasmoak Euskara ingurune digitalean

11 lekutan Mintzatu!

11lekutanmintzatu2

Uda iritsi da, eta, harekin batera, herrietako jaiak eta ondo merezitako oporrak. Eta, edonon gaudela ere, euskaraz hitz egiten jarraituko dugunez, «11 lekutan Mintzatu!» lehiaketa antolatu dugu, udan zehar Mintzatu aplikazioaren erabilera sustatu, eta euskaraz hitz egin dezakegun tokiei buruzko informazioaren zabalkundea egiten jarraitzeko.

11 aste iraungo du lehiaketak, uztailaren 10etik irailaren 24ra arte.

Helburuak: euskaraz hitz egitea; gure hizkuntzak Sarean duen presentzia areagotzea; Mintzatu aplikazioaren erabilera sustatzea; euskaraz hitz egiten diren leku berri gehiago etiketatzea; eta toki horiei buruzko informazioaren zabalkundea egitea.

Hiru irabazle egongo dira, eta sari berdinak jasoko dituzte denek: sakelako telefonoarekin argazkiak eta bideoak egiteko produktu-sorta (tripodea, objektiboak, euste-pieza…).

Hauexek izango dira irabazleak:

  • Mintzatu aplikazioan leku berri gehien sartzen dituena.
  • Mintzatu aplikazioan bere burua leku ezberdin kopuru handienean etiketatzen duena.
  • Mintzatu aplikazioan hamaika leku berri azkarren etiketatzen dituena.

Mundu osoko lekuak etiketatu ahalko dira. Parte-hartzaile bakoitzak erabakiko du noiz parte hartu: lehiaketak irauten duen hamaika asteetan zehar edozein unetan parte har daiteke, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste leku identifika ditzake Mintzatun. Ez dago mugarik!

11 aste, 11 lagun, 11 lekutan Mintzatu!

OINARRIAK

Gozatu jaiak eta oporrak !

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu