Aholku teknologikoak

10 Aholku Instagrameko engagement-a hobetzeko

instagram-2587123_1920

Marka handien %85ak Instagram, garaiko sare soziala, erabiltzen du jada.

 

Facebook erosi zuenetik, orain dela 4 urte, sare sozial honek 80 milioi kontu izatetik 400 milioi kontu aktibo baino gehiago izatera pasatu da, eta egunero 800 milioi irudi sortu eta 1,2 bilioi like eskuratzen dituzte. Instagram da ikusizko edukien sare sozialen errege.

Egunero gehiago dira smartphone bidez sareetara sartzen diren erabiltzaileak, geroz eta denbora gutxiago dugulako eta bilatzen dugun edukia azkar eta berehalakoa nahi delako.

Instagram edukitzearekin, aldiz, ez da nahikoa: Zure ikusleria nabarmendu behar duzu eta zurekin konektatzea lortu, zure markarekin elkarreragina sortu, eta zure argitalpenen zain egotea lortu. Horretarako engagement-a hobetzea ezinbestekoa suertatzen da, hau da: zure jarraitzaileekiko konpromezua handitzearen helburua finkatzea, marka eta kontsumitzailearen arteko leialtasuna (zure produktua ona bada ere, kontsumitzailerik gabe ez zara urrun ailegatuko).

Ez dela erraza badakigu, horregatik jarraian ematen dizugu 10 aholku zure Instagram kontua indartzeko eta zure markaren marketing estrategia hobetzeko.

Irakurri bezain pronto jakingo duzu praktikan ipintzen eta zure argitalpenei probetxu gehiena ateratzen, alegia, audientzia zure markaz maitemintzea. Guzti hau euro bakar bat gastatu gabe, noski.

  1. Denbora bat eskaini zure profila dotore jartzeari

Profil eskuragarria, osotua eta erakargarria edukitzea ezinbestekoa da jarraitzaileak bermatzeko.

Horregatik aseguratu zure markarekin uztartzen den profil-irudi ona aukeratzen duzula –logoa aukera ona izan daiteke, arrakasta gehien duten enpresek hori erabiltzen dute-, biografia on bat idatzi egiten duzuna esplikatuz eta zergatik jarraitu behar zaituzte, web helbide bat gehitu aurkitu ahal zaitzaten eta zerbitzuen zein produktuen informazioa areagotu ahal izateko, eta ororen gainetik: originala izan.

Adibidez @natgeo, National Geographic-eko Instagram kontua oso handiz zaintzen duen profila dauka. Horregatik da, haien argitalpenen kalitateaz gain, Instagrameko jarraitzaile gehien duen enpresa izatearen arrazoia, alegia, 56,3 milioi jarraitzaile.

Jakin behar dugu kontu pribatu batekin ezin dugula arrakasta eduki, beraz ziurtatu zure profila publiko moduan jarrita dagoela, Azkue Fundazioko kontuan ikusten dugun moduan (@azkuefundazioa). Horrela audientziak zure argitalpenak eta etiketak ikusiko ditu eta zurekin konektatuko da zuzenean.

  1. Egunero argitaratu eta ordu egokietan

Nola hobetuko duzu engagement-a zure audientziarekin konektatzen den edukirik argitaratzen ez baduzu?

Instagram oso bisuala den sare sozial bat dela ez da sekretua, baina bai periodikotasunean dagoela klabea.

Askotan argitaratu, presentzia aktibo bat izan ezazu eta batez ere aztertu ezazu zein ordutan dauden zure jarraitzaileak aktiboago.

Sare sozial mugikorra izanda, erabiltzaileak normalean lanetik kanpoko orduetan eta asteburuetan konektatu ohi dira.

time-2980690_1920

Eta kasu bakoitza mundu bat denez, hoberena zure jarraitzaileen jarduera bereziki aztertzea da.

Hala ere, Postcron bidez planifikatu ditzakezu zure publikazioak Instagram barruan. Dena kontrolpean edukitzeko eta denbora aurrezteko (gainera zure ur-marka erantsi diezaiokezu, irudi guztiak zure sigilua eraman ditzaten)

  1. Elkarreragina jarraitzaileekin

Akzio gutxi dira hain eraginkorrak engagement-a hobetzeko jarraitzaileekin zuzenean elkarreragitea bezala.

Haiei zuzendu zaitez, zure argitalpenak pertsonalak izatea egin, zure audientziaren kezkak ezagutu eta haietan zentratu, zure post-etan parte har dezaten egin, galderak egin, komentatzera gonbidatu, elkarrizketak sortu… Interakzioari bidea eman ezkero, haiek erantzungo dute.

Adibidez, LovelyStreets-en, Mr. Wonderful-ek sortutako bidaien amoranteentzako konpainia, zuzenean eskatzen dute (biografiatik) jarraitzaileek haien abenturak erakuts ditzatela, hashtag bat erabiliz. Marka berak sortutako hashtag-a: #lugaresimperdibles. Horrela markak ber-argitaltzen ditu eta interakzioa sortzen dute.

  1. Ez zaitez ahaztu play-ari emateaz!

Ongi da, Instagram irudien sare sozial nagusia da, baina… bideoak zer?

Zenbait ikasketek baieztatu dute bideoak argitaratzeak lotura emozional bat sorten duela jarraitzeileekin, eta ez hori bakarrik: erabiltzaileen %78ak bideoak kontsumitzen dituzte online astero eta %55ak egunero egiten du.

Instagram-en marka bat nabarmendu behar ezkero Redbull aipatuko genuke, plataforma honetan maitasun eta energia osoa jartzen duen konpainiarik onenetarikoa, beti joeren berri eta bideo zein argazkiak konbinatzen. 

Eduki bisualen inguruan hitz egiten dugunean dena balio du, beraz ziurtatu zure irudiak zein bideoak kalitate onekoak direla; horrek jarraitzaileen kantitatea eta baita kalitatea ere hobetuko du.

Horrez gain Stories delakoak (bideoak) sortu eta partekatu Instagram-en, zure jarraitzaileak azkar aurkitu zaitzaten. 24 orduz bakarrik egoten dira bideoak, baina oso egokiak dira albisteak, deskontuak eta promozioak partekatzeko edota jarraitzaileak zure egunerokoan murgiltzeko.

  1. Gora akzioetarako deiak!

Zure jarraitzaileen konpromezua handitzeko aholku bat nahi baduzu, CTA (Call To Action) deituriko akzioetarako dei efektiboak erabili. Atentzioa deitzeko eta interakzioak lortzeko erabiltzen dira, adibidez, beste orrialde baterako link-a.

Hau egiteko nonbaitetik hasi behar gara: Argitalpenetan ez utzi inoiz deskribapenak hutsik. Zure post-ak deskribatu bisualki ikusten dena biribiltzeko eta esaiozu zure audientziari zer nahi duzun egitea post bakoitzean.

Gainera emotikonoak gehitu. Orokorrean emoji famatu hauek dituzten argitalpenak parte-hartze gehiago izaten dute.

emoji-2074153_1920

  1. Ez ahaztu promozio eta lehiaketak!

Promozio eta lehiaketak Instagram-en konkretuki oso gogokoak dira eta gainera konpromezua handitzeko ezin hobeak.

Horregatik parte-hartzera animatu behar diezu, motiboak emanez lehiaketetara gehitzeko eta premioak zabalduz.

Hau egiteko modu on bat erabiltzaileei zure produktuekin argazki bat igotzea eskatzea izan liteke. Indar asko lortu daiteke honekin, sare sozialeko beste erabiltzaileengan konfiantza sortzen duelako eta salmenta hobetzen da.

Pausu bat haratago joan nahi baduzu, zure jarraitzaileak igotzen duten argazkirik onenak hautatu eta partekatu eskerrak emanez eta aipatuz.

  1. Hashtag-ak indarrean

Sortuak izan zirenetik oso ondo funtzionatzen dute hashtag-ak. Beraz, astia har ezazu zure sektorean hoberen funtzionatzen duten hashtag-ak hautatzeko. Gainera erabili itzazu publiko zabalago batera heltzeko.

Egoki egongo litzateke zure markarentzat hashtag propioak eratzea, jarraitzaileak animatuz zure hashtag pertsonal hori erabiltzera argitalpenetan. 

  1. Influencerrak jarrai itzazu

Zure industrian dauden pertsonak jarraitzen badituzu, edota zure jarraitzaile propioak zuzenean, audientziarekin konektatuko zara.

Erabiltzaile baliotsuenak eta konprometituenak zeintzuk diren ikertzen dituzten erramintak existitzen dira, adibidez Social Rank edo Sprout Social, dohan edo ordainpekoak. Gainera zure markaren inguruko komentarioak, hashtag-ak eta Instagram kokapenak miatzen laguntzen dizute.

Honekin lotzen da ere zure argitalpenetan kokalekuak jartzearen ideia. Bezeroek era erabiltzaileek negozioa aurkitzeko era ezin hobea da, batez ere zure empresa txikia bada.web-3120321_1920

Bitxikeri moduan: Etiketa geografikoa duten argitalpenak Instagram-en %79 bat engagement gehiago lortzen dute.

  1. Erakutsi ezazu zure bihotza noizean behin

Negozio guztiek nahi dituzte interakzioak, like-ak, partekatzeak, komentarioak edota aipamenak.

Hau guztia ezin da lortu bakarrik jarraitzaileek haien partea betez: Zuk ere elkarreragin zuzena sortu beharko zenuke haiekin, like emanez eta partekatzen uneoro, alegia, zure bihotza azaltzen.

Horrez gain, beste sare sozialetan aktiboa izan behar zara. Horrela Facebook edo Twitter adibidez, zure Instagram-aren bozeramaileak bilakatuko dira, jendea animatuz zure beste plataformetan aritzera eta jarraitzera.

  1. Neurtu ezazu hobetzeko

Ezin dugu amaitu Instagram-eko engagementari buruz hitz egiten arrakasta ziurtatzen duen klabeetako bat aipatu gabe: Neurketak.

Uneoro, zure aktibitateak kontrolatu behar dituzu, zure argitalpenen arrakasta neurtu, gorakadak eta jarraitzaileen galerak ikertu, zein post funtzionatzen duen hobeto begiratu, zenbat interakzio eduki dituzun eta like-en portzentajeak, komentarioak edota partekatzeak… Guztia.

Iconosquare bezalako erramintak existitzen dira, zure aktibitatearen jarraipenak egiten dutenak eta estatistikak sortzen dituztenak. Horrela erraz suertatzen da jakitea zein egun den egokia argitaratzeko, konkretuki zein ordutan jakin daiteke, gustuen arabera.

Argi eduki behar dugu, kontatu dizugun guzti hau ez dela egun batetik bestera gertatzen, baina egunero aholku hauek praktikan ipintzen eta denbora pixkatxo bat dedikatuz gero, ikusiko duzu nola zure Instagram kontuak emaitza oso onak lortzen joango den. Eta guztia euro bakar bat inbertitu barik!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu